Megaegituraren inguruko teoria arraroa da filme honen argumentua. Tentsioa sortzen du ikuslean eta aldi berean espazio puroaren ikuspegi arkitektoniko zehatza ere erakusten du. Filme oso berezia dela esan daiteke.
Azkenean badaukagu erabakita nolakoa izango den gure elementu geometrikoa. Forma guztiz puro nahi genuen eta horregatik egitura kanpotik ez ikusteko ispilu beira erabiliko dugu itxitura egiteko. Barrutik ikusi egingo da egitura eta kanpoan dagoena, baina kanpotik bakarrik ura eta distirak ikusiko dira, islapen dereziak sortzen inguruko paisaiarekin.
Pare bat eraikin aurkitu ditut , zeintzuk erlazioa daukaten nire proiektuarekin. Lehenengoa Piraguismo kluba da, eta bigarrena gimnasia egiteko pabilioa, azkenengotik fatxadaren ideia gustatu zait.
Hemen dago gure proiektuaren ideiaren irudi batzuk. Pieza osoa erabiliz tetraedro forma bat sortu dugu eta beste batekin konbinatuz estalki bat sortu dugu hondartzaren erdian kokatzeko.
Nire Proiektua polikiroldegiaren diseinuan datza, eta batez ere eremu nagusia igerilekua izatea nahi dut. Beraz bloke nagusia hau izatea gustatuko litzaidake. Interneten Fernando Guerraren `Piscinas Do Atlântico´ Proiektua aurkitu dut ideia bezala balio izan didana. Bideo bat dauka, http://www.fernandoguerra.com/salinaslideshow/. Beste eraikin bat aurkitu dudana izan da bakioko polikiroldegia. Fatxada ideia bat heman didana.
PVC eta Polipropilenozko Tutueriarekin eraiki dugu gure proiektua. Bestalde igoera egiteko tutu berekin egiten da aurreko bideoan ikusten zen bezala. Hemen dituzue argazki batzuk.